Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Terapia Kranioakrala, eskuen indarra

Terapia kranioakrala SENTITZEAREN sinonimo da.


Gorputzak bere ehunetik kontatzen diguna entzuten jakitea da, likido zefalorrakideoaren mugimenduari eta likido zefalorrakideoaren erreflexuari esker, zer gertatzen zaion ulertzeko eta honek behar duen guztian laguntzeko.

Zertarako erabiltzen dugu animalientzako terapia kranioakrala?

Animaliari laguntzeko eta bermatzeko terapia da. Terapia sinple eta konplexua da aldi berean. Ez da inbaditzailea, eta animaliaren edozein minean edo gaixotasunean aplika daiteke.

Kanpotik, jendeak mugimendu geldoko masaje energetiko batekin nahasten du. Baina terapia kraioakarala zerbait gehiago da: maila desberdinetako lan sakona da, fisikoa zein energetikoa, eta animaliaren ongizatean islatzen dena.

Ondo dakite teknika honen bidez lagundu dieten animalia guztiek, oreka eta gorputz-homeostasia bilatuz, terapiak kranioakralak lagundu egin dizkietela beren arazo muskulu-eskeletiko funtzionaletan, artrosian , barne-minetan, hernietan, espondilosian, artroplastietan, artrodesietan, nerbio-sistemaren arazoetan eta abar.

Kirol-txakurren egoera fisikoa eta psikikoa baloratzeko ere asko erabiltzen dugu teknika hau, «Natural Dog Fitness Training».

Gure albaitari kolaboratzaile askok eskatzen digute terapia kranioakrala erabil dezagun errehabilitazioko edo fisioterapiako ebakuntzetan laguntzeko, terapiaren emaitzak egiaztatzean.

Gogoratu

Egitura bakoitzak, muskulu bakoitzak, organo bakoitzak, zainak, arteriak... ehunez estalita daudela, eta arazo edo murrizketa batek egitura alda dezake, edo alderantziz: gorputzeko organo edo egitura batean arazo batek hura estaltzen duen ehuna aldatzen dezakeela ere. Eta, animalientzako terapia kranioakralean espezialistak horretarako gaude: ehunak orekatzeko, animaliaren gorputzari lagunduz, inbaditzailea ez den teknikarekin, guztiz gozoa dena, katuak, txakurrak, zaldiak zein beste animali mota guztiak dira terapia hauen hautagaiak.

Txakur eta katuentzako terapia kranioakrala saioa

Gutxi gorabeherako saioaren iraupena

45 eta 75 minutu artean

Beste teknika eta lan batzuekiko osagarria

Bai, bai gure zentroan aplikatzen direnak, bai albaitariek aplikatzen dituztenak

Aiton-amona diren txakurrentzat:

Bai, eta oso onuragarria dituzten gaitzentzat

Kirol txakurrentzat:

Bai, batez ere lesio hasiberriak direnak edo oraindik agertu ez direnentzat.

Gure animaliak fisikoki osatzeko teknika naturalak

Informazioa

Telefonoa

Helbidea

Hilerri zahar 4, Maturana
Alava 01206 España

Estekak