Ezagutu gure instalazioak. Ingravity Dreams
Gure instalazioak ezagutzeko era onena gu bisitatzea da, baina animalia bakoitzarekin egiten dugun lana indibidualizatua denez, ezingo zaitugu artatu lehenago deitzen ez badiguzu. Hau da, eskatu zure zita telefonoz.
Dei iezaguzu!
Zer aurkituko duzu...
Maturanara iritsi bezain laster, Gasteiztik bazatoz, herriaren izena daraman kartela ikustean, abiadura jaitsi eta eskuineko kalean sartu: azken etxea gara, zuria eta txokolate koloreak dituena.
Beheko solairuko ate handiaren parean aparkatu.
Edo, bestela, sartu Google Maps-en, jarri «Ingravity Dreams», eta ate horretara eramango zaitu.
Behin barruan zaudenean: harrera-eremua duzu,eta hemendik, lau elementuen irizpideei jarraituz gure lan guenak ezagutuko dituzu:

URA
Eskuinean, ur-eremua “URA”. Txakur-igerileku klimatizatua eta urpeko zinta txakur eta katuentzat 28/29 gradutan, gure hidroterapia-saioak aurrera eramateko.

SUA
Zentroaren hondoan, “SUA”, su-eremua aurkituko duzu, lan energetiko, pertsonalago, egiteko leku intimoa.

LURRA
Sarreraren aurrean , lurrari eskainitako eremua “LURRA”. 60 metro koadroko gimnasioa, lurra zapaldu eta sentitzeko. Hainbat materialez beteta dago, eta honek gure familiako animaliari gozatzea, entrenatzea edo irakastea du helburu.

HAIZEA
«HAIZEA» aire-eremua ezingo duzu bisitatu (eskatzen ez badiguzu behintzat); izan ere, makina-gela bat da, eta hantxe dago zentroaren birika, parametro bioenergetikoekin eta passivhauss teknikekin eraikitako zentroan baitzaude
Eta hori guztia zelai berdez inguratuta dago, Joan zaitez Gebarako behatokiraino paseatzen, gure zentrotik ateratzen da bidea, 200 metro ibili eta hantxe eserlekua, eseri eta hartu tartetxo bat sentitzeko zure txakurrarekin, katuarekin batera... zure familiaz gozatzeko aukera ematen duen toki energetikoa baita.
Etxean zaude... sartzerakoan, hartu tea edo kafea, eta erlaxatu...
Ingravity Dreams: ura, lurra, sua eta haizea, txakurren errehabilitazioan eta animalien fisioterapian lan egiteko modu eta kontzeptu desberdin bat da, ariketa fisikoa, txakur eta katuentzako akupuntura, animalien terapia kranioakrala, animalientzako osteopatia kranioakrala, elikadura naturala eta beste zerbait gehiago erabiliz, gure animaliaren errekuperazio fisikoa eta psikikoa lortzeko tokia da