Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Gihar indartze lanak, oreka bilatuz.

Gure gimnasioa berezia da. Lur eremua baita. Animalia, txakurra edo katua etxean bezala sentitzea nahi dugu, eta beren tutorea ere bai. Eta horrela sentitzen dira.


Gure animaliaren gorputza makina perfektua da, eta, zenbait arrazoi direla medio, batzuetan egokitu, indartu edo berrezi egin behar izaten da gorputz edo gihar horiek, bere beharren arabera. Indarra, oreka, propiozepzioa, gorputz-kontzientzia eta mugimenduaren berreziketa, eta muskuluen indartzea: hau da guretzat, entrenamendu funtzional baten oinarria.

Gure gimnasioa

Gure gimnasioa energia onez beteta dago gure animaliek gozatu eta diberti daitezen beren mantentze gimnasia egiten, mugimendu berrezi lanak egiten, mugimendu lanak egiten edo kirol muskulazio lana egiten, baina hori bai, animalia bakoitzarentzat lan pertsonal eta espezifikoak eginez.

Animalia bakoitza bakarra da eta horrela izan behar da egin beharreko gimnasio lana: bakarra eta bihotzetik egina. Bihotzetik, baina ezagutzarekin. Animaliarekiko adeitasunez.

Nork erabiltzen du gimnasioa?

  • Txakurrak eta katuak min kronikoekin.

  • Txakur eta katu seniorrak, mantentze gimnasia espezifikoa egiteko.

  • Txakurrak eta katuak operatu berriak, errehabilitazio eta fisioterapia-lanak egin ditzaten.

  • Zenbait arrazoirengatik giharrak indartu behar dituzten txakurrak eta katuak.

  • Agility-a, discdog-a, OCIa, IPO, artzaintza… kirol txakurrak... kirol hauen errendimendua hobetu behar dutenak.

  • Terapia-txakurrak, interbentzio-txakurrak eta laguntza-txakurrak.

  • Propiozepzio-lana gustuko duten txakurrak eta haien gizakiak.

Txakur eta katuentzako kirol lan saioa

Gutxi gorabeherako saioaren iraupena

20-35 minutu

Beste teknika eta lan batzuekiko osagarria

Bai

Aitona-amona diren txakurrentzat

Bai

Kirol txakurrentzat

Bai

Errehabilitazio-beharretarako egokia

Bai

Aisialdiko jokoetarako egokia

Bai

Cavalettis, serpentinak, ezegonkortasun-zirkuituak, koltxonetak, lurreko zinta, propiozepzio-jokoak, etab, ekintza-plan batean diseinatuak, gure lan-filosofiarekin batera.

Horrek egiten gaitu desberdin.

Gure animaliak fisikoki osatzeko teknika naturalak

Informazioa

Telefonoa

Helbidea

Hilerri zahar 4, Maturana
Alava 01206 España

Estekak