Cookie Consent by Free Privacy Policy Generator

Ingravity Dreams, amets bat

Ingravity Dreams animalia-ongizatea da.


Teknika naturaletan espezializatutako leku bat da, animaliak familia-tratu batekin gaitz fisiko berreskuratzeko tokia baino zerbait gehiago gara: guk amestu dugun zerbait da.

Baina denak du bere hasiera:

Gure ametsa

Gure txakur batek arazo fisiko bat izan zuen eta fisioterapia naturala eta animalien ongizatea gure herrialdean ohikoa gauza ez zela ikusita, AMETS egitea erabaki genuen:

Amets egiteak ezagutzara bultzatu gintuen, Ametsek ikasteko bidean jarri gintuen, eta ametsek ezagutza eman digute, amesteak martxan jarri gintuen, martxan jartzen gaitu egunero..

8 urte (eta oraindik geratzen zaiguna) eman genituen txakurren fisioterapian trebatzen, baita ere terapia kranioakraleko tekniketan, hidroterapian, animalia-akupunturan, fitoterapia txinatarrean, elikadura naturalean, kirol-erabilgarritasunerako txakurren entrenamenduan. Eta beti teknika berriak ikasteko prest...
Jarri ba gurekin harremanetan!

Gure zentroaren jaiotza berezia izan da hasieratik:

  • Kokapena: Gure txakurrek ahutatu zuten tokia . Maturanako gain batean, Arabako bihotzean, energiaz beteriko ingurune batean.

  • Ingurua: Urez eta mendiz inguratuta. Monumentu neolitiko eta historikoek inguratzen gaituzte. Aske bizi diren lau hanka dituzten animaliarekin eta bi hankako bizilagunez inguratuak bizi gara. Landa-ingurunean modu iraunkorrean eta gainerako herritarrei irekita lan egitea erabaki dugu.

  • Eraikuntza: Dena gure eskuekin eraikita dago gure animalia, familia eta lagunekin batera, lehen egiten zen bezala, zimenduetatik sabaiko azken egurreraino. Parametro bioklimatiko eta jasangarrien arabera eraiki da etxea, betiere ingurunea, indar naturalak eta lekuaren espiritua errespetatuz. Hori guztia zergatik? Ingurua duen energiek egunero minutuero edo segundoero lagun diezagun gure lanean, gure bizitzan. Etxearen Fatxada krema eta txokolatea bada ere, bihotza berdea eta urdina da.

  • Kontzeptua: Esan behar da, eraikuntza eta ingurunea gure etxeak dira, eta gure etxebizitza, mendeetan zehar egin izan den bezala diseinatu egin da; norbera bizi den lekuan lana egiten... lana beheko partean eta etxebizitza goran.

  • Teknikak: Gure lan-teknikak naturalak dira, bai arazo fisiko eta psikikoentzat, bai kirol eta erabilgarritasuneko txakurrentzako. Medikuntza alopatikoaren ikuspegi osagarritik.

Laburbilduz, gure animaliei laguntzeko maitasuna, gogoa eta profesionaltasuna erabiliz.
Beti gauza txikiak zainduz.

Gure filosofia

  • Zuri lagunduz:
    Gure eskuak, lana eta fisioterapian, txakur-akupunturan, terapia kranioakralean, fitoterapian, etab. tekniketan gure ezagutzak jarriz, zure animaliari, bere arazo eta gorabeheretan bizitza hobea eskaintzen eta sendatzen laguntzeko prest, modu naturalean tratatu daitezkeenean, edo zure albaitariaren tratamenduak osatzen eta laguntzen, hark adierazten duen moduan.

  • Irakasten:
    Zure bizitzako lagunaren zainketa fisikoa egunero egiten denez, ahal den neurrian erakutsiko dizugu zer teknika natural erabil ditzakezun bere egunerokoan. Zure txakurrari, katuari, zaldiari edo beste animalia familiar bati laguntzeko modu erraza.

  • Mantentze lanak:
    Gure jarraibideen bidez, zure konpainiako animaliaren mantentze-lan fisikoa zuk egitea lortu nahi dugu, baina, batzuetan, kasuaren arabera, berrikuspen batzuk gomendagarriak dira. Hori gertatzen bada, esan egingo dizugu, gu hemen baitaude, behar duzuen guztia eskaintzeko.

Guk

Iñaki Carretero Ingravity Dreams, animalien fisioterapiako teknikaria eta akupuntorea

Iñaki Carretero

  • Akupuntorea, fitoterapia txinatarrean aditua.
  • Animalien fisioterapiako teknikaria.
  • Masaje faszialeko eta terapia kranioakraleko teknikaria.
  • Albaitari laguntzaile teknikaria.
  Dei iezaguzu!
Vicente Martinez Ingravity Dreams akupuntorea, animalien hidroterapiako teknikaria

Vicente Martinez

  • Akupuntorea, minerako akupunturan aditua.
  • Animalien hidroterapiako teknikaria.
  • Albaitari laguntzaile teknikaria.
  Dei iezaguzu!

Gure animaliak fisikoki osatzeko teknika naturalak

Informazioa

Telefonoa

Helbidea

Hilerri zahar 4, Maturana
Alava 01206 España

Estekak